-
|
- Euskara
Margitta Mathieu
1944
Afiliazio herria:
Garrüze
Margitta Mathieu Garruzeko Bidartia izeneko etxean sortu zen 1944ko otsailaren 27an. Bost haurrideko familia bateko laugarrena zen (aita alargundu eta koinatarekin berriz ezkondu zen: azken lauak bigarren ezkontzatik sortu ziren). Margitta Garruzeko eskola publikoan ibili zen (1948-1955), Jeanne d’Arc kolegioan (1955-1959), bai eta Uztaritzeko San Josep eta Baionako Villa Pia lizeoetan (1959-1963) ere, batxilergoa azken horretan lortu zuelarik.
Xiberotar serora baten hitzek liluratuta, Lyon-eko Seroren misio baten karietara Boli Kostako Zuénoula-ra joan zen (1963-1965), eta hango egonaldia irakasle gisa luzatu zuen: lehenik Yamassoukro-ko nesken lizeoan (1965-1967) eta gero Abidjan hiri inguruko kolegio publiko batean (1967-1969).
Herrira itzulita, lehenik Letra Modernoetako lizentzia bat eta ondotik “Frantsesa Atzerriko Hizkuntza gisa” lizentzia egin zuen Sorbonan. Gero, klaseak eman zituen Parise eskualdean, lehenik Bagneux-en (Hauts-de-Seine, 1969-1970) eta ondotik, Clamart-en (1971-1989). Ondoren, Bordele inguruan aritu zen (Floirac, 1989-1991), eta gero Euskal Herrira itzuli zen (Donapaleuko Léon Bérard kolegioan, 1991-2003).
Pariseko egonaldi luzean (1969-1989), 1974an euskara ikasten hasi zen, lehenik bakarrik eta gero Mende Berri elkarteak antolatu ikastaldien bidez. 1990 urteetan Garruzen behin betiko finkatu zelarik, hainbat elkartetan engaiatu zen, hala nola Zabalik-en (euskararen eta euskal kulturaren garapena). Han, Manex Erdozaintzi-Etxart fondoa (4535 dokumentu) numerizatu eta jendeentzat eskuragarri jarri zuen. 2009tik aitzina bereziki, Lehengo Garruze elkartean sartu zen (Garruzeko historia eta ondarea).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 305 | 305 - Margitta Mathieu | 2017 | 1:13:55 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Baionako Villa Pia lizeoa (1961-1963) | 0:01:39 | |
| 2 | Lyon-eko seroren misioa Zuenoulan (1963-1965) : misioaren aurkezpena, bizi baldintzak, Margaritaren eginkizunak | 0:11:07 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.