Michel Mendiboure 1944ko abenduaren 1ean sortu zen Senpereko Uharte Etxeberria etxaldean. Zortzi haurrideetako seigarrena zen (aita eta ama hilak, hurrenez hurren 1962 eta 1975ean, 60 eta 62 urterekin).
Herriko eskola pribatuan hasi zen ikasten (1951-1955), gero Hazparneko San Josepe kolegioan segitu zuen (1955-1959), gero Uztaritzeko Seminario Txikian (1959-1963), Akizeko Seminario Handian (1963-1965) eta azkenik Baionakoan (1967-1968).
Soldaduskan (1966-1967) ordura arte ezezagunak zitzaizkion libertate zenbait ezagutu zituen.
Apeza izateko bidea 1968an utzi eta laborantza ikasketetan sartu zen (BTA eta BTS eskuratu zituen Etxarriko Association pour la Formation en Milieu Rural (AFMR) elkartean, 1968 eta 1970 artean). Horri esker bi urtez irakasten aritu zen Senperen (Saint-Christophe laborantza lizeoan). Gero Lapurdi barnealdeko laborantza aholkulari bezala aritu zen (1973-1989) eta azkenik Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko (EHNE) permanente bezala.
Mendiboure bikotea 1992an atxilotu zuten, egoera irregularrean zeuden euskal errefuxiatuak aterpetzeagatik. Michel 4 hilabetez preso egon zen.
Kartzelatik atera eta, Hendaiako Garoa enpresak komertzial bezala kontratatu zuen, eta hor egon zen erretreta 2005ean hartu zuen arte.
Michel Mendiboure 1976tik hasi zen Euskal Laborarien Batasuna sortzeko bilkuretan inplikatzen, batasun hori 1982an sortu arte. Bestalde, Anai Artea elkartean ere engaiatua da (euskal preso eta iheslarien aldeko elkarte humanitarioa).
Michel Mendiboure 1972an ezkondu zen eta hiru alaba ditu: Leire, Joana eta Maiana, 1975, 1976 eta 1980 sortuak eta Ikastoletan ikasiak.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | MB-57 | Hazparneko laborantza eskola (azpitituluekin) | 1974-11-18 | 0:15:16 | Hazparne | Maite Barnetche | |
2 | MB-124 | Urrunako laborari gazte bat | 1978-02-04 | 0:15:31 | Urruña | Maite Barnetche | |
3 | MB-201 | Hazparneko laborantza eskola | 1982-03-06 | 0:15:18 | Hazparne | Maite Barnetche | |
4 | SEN-010 | SEN-010 - Michel Mendiboure | 2016-03-22 | 0:36:00 | Senpere | Xan Aire | |
5 | SEN-011 | SEN-011 - Michel Mendiboure | 2016-03-22 | 0:24:00 | Senpere | Xan Aire | |
6 | SEN-012 | SEN-012 - Michel Mendiboure | 2016-03-22 | 0:42:00 | Senpere | Xan Aire | |
7 | SEN-013 | SEN-013 - Michel Mendiboure | 2016-03-22 | 0:13:00 | Senpere | Xan Aire | |
8 | 318 | 318 - Michel Mendiboure | 2018-07-12 | 1:18:54 | Senpere | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Michel Mendiboure: aurkezpena | 0:00:32 | |
2 | Senpereko eskola pribatua (1951-1955) | 0:01:25 | |
3 | Euskara Senperen 1950 urteetan | 0:02:47 | |
4 | Pierre Dokhelar senpertarra, erakasle Ustaritzen | 0:01:26 | |
5 | Anai Artea (1970 hamarkada) | 0:03:08 |