Michel Vaslin

Sorturtea: 1940

Afiliazio herria: Donibane Lohizune

Michel Vaslin 1940ko maiatzaren 22an sortu zen, Donibane Lohizunen.

Aita Bourgueil herrian sortu zitzaion, eta, oraino haur zelarik, XX. mendearen hastapenean, Donibane Lohizunera bizitzera etorri zen. Farmazian ikasketak egin ondotik, 1920an, Donibane Lohizuneko merkatu estalitik hurbil, Vaslin farmazia ireki zuen.

Ama (Mutuberria-Lastiry) Sarako Lastiry jatetxera lan egitera etorri zen emakume nafartarra zuen. Ezkontza horretarik Michel sortu zen.

Michelek ikasketak lehenik Baionako lizeoan (batxilergoa) eta gero Bordeleko unibertsitatean (farmazia ikasketak) egin zituen. 1967an, familiako saltegiaren segida hartu zuen, eta, poliki-poliki, farmazia modernizatu zuen. Hogeita hamar urteetan, saltegia bost aldiz transformatu zuen. Izan ere, farmazialariaren eginkizuna eta eskainitako zerbitzuak denboran azkarki aldatu ziren.

Egun, Michel erretretan da. Vincent semeak lekukoa hartu du, eta, ondorioz, Vaslin farmaziaren hirugarren belaunaldia irudikatzen du.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 DL-9 DL-9 - Michel Vaslin 2012-06-20 1:09:33 Donibane Lohizune Xan Aire

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.