Aña Mari Mougica

1944
Afiliazio herria: Lekorne

Raymond edo Erramun Mougica eta Aña Mari Lekorneko Gerezieta auzoaldean sortu ziren, biak, lehena 1942ko urtarrilaren 23an eta bigarrena 1944an. Erramun Garroko gazteluaren ondoko Largateikoa da, "Behereko Plaza" auzoaldean. Aña Mari gaztelua baino gorago den Garrogain auzoaldekoa da, Bidegain etxekoa. Erramunen burasoak etxetiarrak ziren eta Aña Mari laborari familia bateko alaba bakarra da. Eskola publikoan zuten elkar ezagutu eta 1965ean ezkondu ziren. Lau seme badituzte.

Germain Lafittek, mintegien jabe eta herriko auzapezak, Erramun, bere burasoak eta bere bi anaiak bizi ziren etxea erosi zuelarik, hitz eman zien hiru anaiak mintegietan langile hartuko zituela. Erramunek luzaz han lan egin zuen, soldadugoaren ondotik hargintzan ari izan zen hamar urteez gain. Pilotari famatua ere izan zen. Aña Marik laborantzako, etxeko eta familiako lanak eramaten zituen.

Lekornen, Gerezietan eta inguruetako herrietan, Makean, Heletan, Donoztirin, Donamartirin, Besta Berri ospetsuak egiten dira. Erramun Gerezietako Besta Berriko atabal nagusia izan zen, 20 urtez. Etxemendiko Josep Pocheluk zion eginkizun hori erakutsi, eta makila erabiltzen ere irakatsi zion. Aña Marik Belokenea ostatuko Maddi jostuna lagundu zuen, dantzako jantzien arranjatzen eta batzuetan egiten ere. Gerezietako Besta Berri 1980ko hamarkadan itzali zen. Lekornen egiten da eta Gerezietako bizilagunak hara joaten dira orain, ospakizunendako (herriko bestak, kabalkada, Besta Berri).

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 217 217 - Raymond Mougica - Aña Mari Mougica 2014 1:46:46 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.