Jean Nesprias

1927 / 2018
Afiliazio herria: Baiona

Jean Nesprias 1927ko ekainaren 18an sortua da, Biarritzeko "Sabaou" etxaldean. Haren aita, 17 urteetan mutil gisa jinik, han plantatu zen, etxeko alabarekin ezkondu ondoan. Laborari familia batean hazi zen, beraz, bere bi anaiekin eta bi arrebekin. Biarritzeko Immaculée Conception eskolan ikasi zuen, 1941 arte. 14 urteetan, zertifikata erdietsirik, autoen mekanika ikasi zuen, hiru urteren buruan gaitasun agiria eskuratu arte, 1944an. 1955 arte ari izan zen lanbide hortan. Orduan, lana galdurik, erabaki zuen euskal dantzaren irakaskuntzaz bizitzea. Etchegaray kardinalaren sustengu moralarekin, Euskal Herriko parrokietan, eskola pribatuetan eta kultur elkarteetan ibili zen eta bere lanbidea sortu zuen, dantza irakasle gisa. Ohidurak elkartea izan zen, 1959az geroz, haren enplegatzaile ofiziala. 1969an, Gazteria eta Kiroletako Ministerioko Arteetako eta Ohitura Herrikoietako aholkulari tekniko eta pedagogiko bilakatu zen eta eskoletan eta kultur elkarteetan dantza irakasten segitu zuen. Irakasten ari izan zen berrogei urteetan (1955-1992), hogeita hamar bat herritan ari izan zen eta haur eta gazte biltzar handiak antolatu zituen, erregularki. Baionako eta Euskal Herriko nazioarteko festibala ere antolatu zuen. Jeanek Olaeta taldean ikasi zuen dantzan. 1943an, Angeluko Orok Bat taldea sortu zuen, 1963an Baionako Orai Bat bilakatu zena. Orai Bateko erretreta harturik, Jeanek Erro Bat taldea sortu zuen, 1993an. Txistua ere jotzen zuen, gazte-gazterik. Gaur egun oraino tresna horren irakasten segitzen du eta jotzen berdin, besta zenbaitetan. Jean Nesprias landestar batekin ezkondu zen, gaur egun zendua dena. Sei haurren aita da. Philippe Oyhambururekin eta Koldo Zabalarekin, 1950-1980 urteetako Ipar Euskal Herriko dantza munduko beste bi eragile nagusirekin, onartu zuen, 2011n, Mizel Théret-en sorkuntza batean ("Oroitzen naiz") parte hartzea, beren ibilbidea erakutsiz.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 139 139 - Jean Nesprias 2012 2:05:15 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Aurkezpen profesionala 0:03:02
2 Euskal dantzaren egoera 1930-1940 urteetan 0:01:28
3 Eskola ezberdinak 0:00:41
4 12 urtetan 0:01:21
5 Kurtsoen antolaketa 0:02:57
6 Don Segundo Olaeta 0:02:18
7 Lehen dantzak 0:02:24
8 Irakasbidea 0:03:05
9 Xiberotar dantzaren irakasleak 0:01:21
10 Emazteen lekua 0:04:20
11 Lehen emanaldiak 0:03:36
12 Harremanak dantza federakuntzekin 0:05:12
13 Baionako eta Euskal Herriko nazioarteko folklore festibala 0:05:18
14 Euskal dantzaren berezitasunak eta bilakerak 0:03:36
15 Irakaspena gaur egun 0:02:25
16 Ariztizabal, Ospital, Nesprias 0:01:15
17 Segipena Oldarra-rekin 0:01:09
18 Orok Bat-en sortzea 0:03:50
19 Lehiaketatik kanpo sailkatua 0:06:53
20 Orok Bat, Orai Bat bilakatzen 0:06:53
21 Irakasleak 0:02:06
22 Erretretan 0:02:28
23 Ohidurak-en sortzea 0:10:20
24 Ohidurak elkartearen bulegoa 0:01:49
25 Ohidurak elkartearen aktibitateari buruzko estatistikak 0:02:01
26 Bere lehen autoa 0:03:46
27 Ohidurak elkarteko kurtsoen antolaketa 0:02:30
28 Ohidurak elkarteko kurtsoak Xiberoan 0:01:03
29 Tokiko praktiken kondutan hartzea 0:05:17
30 Irakasbidea 0:00:54
31 Ikasketa egokitua 0:02:23
32 Tradizio azkarreko lekuak 0:01:18
33 Eguneroko praktika Ortzaizeko eskolan 0:01:48
34 Dantzarien elkarretaratzeak: Ikusgarriaren hautua 0:03:23
35 Dantzarien elkarretaratzeak 1957tik goiti 0:01:06
36 Dantzari Egunaren programa 0:01:20
37 Teknika eta pedagogia aholkulari 0:02:32
38 Ohidurak elkarteko permanenteen kanporatzea 0:02:46
39 Roger Goyenetche euskal kultur zentroan (1985) 0:03:08
40 Jean Nesprias txistulari: ikasketa eta formakuntza 0:05:51
41 Txistulari erakaslearen ikastaldiak eta kurtsoak 0:02:44
42 Euskararen praktika: garapen nabarmena 0:02:31
43 Euskara ikasteko gogoa 0:03:46

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.