Sauveur Noblia

Sorturtea: 1927

Heriotze urtea: 2019

Afiliazio herria: Ezpeleta

Sauveur Noblia Ezpeletako Segurakoborda etxaldean sortu zen 1927ko irailaren 11n. Bederatzi haurrideko familia batean hazi zen, horietarik lehen hiruak 1914-1918ko gerla aitzin sortu zirelarik. Bere aita gerlara deitua izan zen 1917ra arte. Haren laugarren haurra urte hartan sortu baitzen, gibeleko tropan ezarri zuten orduan. Etxera itzultzean, familiako etxaldea berriz zutik ezarri zuen.

Sauveur Basaburu auzoko eskolan ibili zen, baina gerla hastapenean (1939) utzi behar izan zuen Basusarriko osaba baten etxean laborari laguntzaile bezala lanean hasteko. Bi urteren buruan, sortetxera itzuli eta kontrabandoan hasi zen. 1947an soldadugora joan eta 1950ean ezkondu zen.

1961ean, familia gaztea Segurakobordatik joan zen, 1958an erosi Munteiara joateko. Maileguaren ordaintzeko, 1962an Sauveur Mousserolles-eko burdinolan hasi zen lanean, bere emazteak etxaldean lan egiten segitu zuelarik. Burdinolan egon zen 1982ra arte: 10 bat urtez tratamendu termikoan, eta gero nukleogintzan.

1964an, burdinolak eskaini sariari esker, bikoteak Muntei Berria eraiki zuen Munteiaren parean. Helburua zazpi haurridez osatu familiaren bizi erosotasuna hobetzea zen. 

Sauveur Noblia 2019ko abenduaren 27an zendu zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 EZP-001 EZP-001 - Sauveur Noblia 2012-12-04 0:51:00 Ezpeleta Ahotsak.eus
2 EZP-002 EZP-002 - Sauveur Noblia 2012-12-04 0:39:00 Ezpeleta Ahotsak.eus
3 177 177 - Sauveur Noblia 2013-03-26 1:29:07 Ezpeleta Terexa Lekumberri
4 GI-ELEKETA-26 Eleketa #26: Sauveur Noblia 2013-03-26 0:14:25 Ezpeleta Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.