-
|
- Euskara
Jean Olharan
1933 / 2025
Afiliazio herria:
Larzabale-Arroze-Zibitze
Jean Olharan 1933an sortu zen, bere burasoek 1931-1932an eraiki Olharanenean (gaur egungo Larzabaleko ostatua). 5 haurrideko familia batekoa zen. Lanbidez hargina zen aita, Ibarlako Zabaleta etxekoa zen. Gizon argia eta aitzindaria zen garai hartako.
Jean-ek bere haurtzaroaren zati bat (7 eta 15 urte artean), haurrik ez zuen Ainhize-Monjoloseko osaba laborari baten etxean iragan zuen. Bere lehen mailako ikasketen ziurtagiria han lortu zuen eta bere jaunartzea han ospatu zuen ere.
Ondotik, sorterrira itzuli zen harginaren lanbidea ikasteko, 1951n CAP ziurtagiria erdiesteko eta 1960an bere aitarekin plantatzeko, haren segida hartu aitzin.
1959an ezkondu zen. Bere emazteak sukaldatzeko zituen gaitasunei esker, 1961etik aitzina, lehenik Olharan burasoak lagundu ahal izan zituzten herri barneko saltegian (janari-mertzeria-gisu-zementu), eta ondotik 1969an, haien segida hartzeko aukera ukan zuten.
32 urtez hargintzan ari izan ondoren, 1983an, Jean-ek erabaki zuen bakarrik familiako saltegian aritzea.
2000 urtean, behin betiko erretiroa hartu zuen (40 urtez saltegian aritu ondoren). Aitzin, 1994an, Donibane Garaziko Garat trinketea erosi zuen.
Jean-ek hirugarren zaletasun bat aipatu digu: pilota.
Bi semeren eta alaba baten aita da.
2025eko otsailean zendua da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 107 | 107 - Jean Olharan | 2011 | 1:46:03 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | ABK-5 | Oztibartarrak lekuko | 2024 | 0:54:00 | Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Aurkezpena. Larzabaleko elizatea | 0:01:59 | |
| 2 | Aita, hargin aitzindaria | 0:04:05 | |
| 3 | Ikaskuntza | 0:02:01 | |
| 4 | Laneko jantziak | 0:02:19 | |
| 5 | Peoiak | 0:02:22 | |
| 6 | Obrak eta hargintza lanak | 0:03:21 | |
| 7 | Ofizioaren fama | 0:02:30 | |
| 8 | Obratzea | 0:05:04 | |
| 9 | Murru eder baten irizpideak | 0:01:32 | |
| 10 | Buztinezko lohia | 0:04:40 | |
| 11 | Harrien jatorria eta garraioa | 0:04:55 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Oztibartarrak lekuko | 0:54:00 | |
| 2 | Hargingoa aldaketa handiak aitzin | 0:17:56 |