-
|
- Euskara
Charles (Ttale) Ouret
1941 / 2024
Afiliazio herria:
Zaro
Ttale Ouret, Suhuskuneko Idiaia etxean 1941ean sortu da, sei haurren arteko hirugarrena da.
Bere herriko eskola publikoan ibiltzen da lehenik, ondotik Hazparneko kolegioan (1951-1954) eta Mauleko San Frantzisko lizeoan (1954-1959: Lehen Mailako Matematika Baxoa leheneko klase bukaeran) eta Uztaritzeko San Frantzisko lizeoan egoteko (1959-1960: filosofia hautuzko baxoa terminala klaseko bukaeran).
Ondotik Akizeko Seminario Handira doa (1960-1962) eta Lyoneko Pradora, bertan teologiako ikasketak 1966 arte segitzeko.
Pradoko apez eta superiora bezala, langile munduan lan egin nahian, hiru udako sasoi egiten ditu Lurdesen (1966-1967-1968) han CFDT-ko sindikatu adar bat antolatuz euskal sasoilariekin.
Apez ordenatua da 1967an eta hego Amerikara joateko asmoa agertzen du baina apezpikuak erremusinari-axuant izendatzen du Baionako lizeo teknikoan, San Andres auzotegian.
Ttalek 1968ko udan Lurdesen iragaiten duen hirugarren sasoian, apezpikuak herrira berriz ekarrarazten du han sortzen duen nahasmenduarengatik eta Donibane Garazira bikario eta Gazteria Girixtinoaren Baserri guneko Mugimenduko (MRJC) erremusinari gisa aritzeko.
Laborari gazteengan iragan urteek eta laborantzako borrokekin elkartasunak (behi esne gatazka Bretainian 1972an, Larzac-eko martxa 1974an) apezgoa uztera bultzatzen dute abelzaintzan aritzeko (apezgoa bi urte berantago betirako utziko du).
1974ko udaberrian, artzain-mutil gisa lan egiten du Ttalek eta ondotik bere ardiak erosten ditu 1975ean lurrik gabeko artzain gisa plantatzeko.
Janine, 1979an berarekin ezkonduko denak, bizia partekatzen du Iratiko udako bazkalekuen eta neguko haraneko bazkalekuen artean. Bi haur sortzen zaizkie 1980 eta 1982an.
Ttalek, erretreta 2003an hartu ondotik, udako bazkalekuak zinez 2016an baizik ez ditu uzten (urte hartan bere emazteak erretreta hartuko duelarik).
2024ko agorrilaren 9an zendu da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 291 | 291 - Charles (Ttale) Ouret | 2017 | 1:41:27 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Suhuskune Idaia sortetxea | 0:01:47 | |
| 2 | Ogi egitea | 0:04:00 | |
| 3 | Landa lan solidarioak | 0:02:43 | |
| 4 | Eskolatzea Suhuskuneko eskola publikoan | 0:03:43 | |
| 5 | Koru haurra 9 urterekin | 0:01:31 | |
| 6 | Erlijioaren lekua. Apaizgoaren bidea hautatzea. | 0:02:35 | |
| 7 | MRJCko omonier Donibane Garazin: funtzioa eta aktibitateak | 0:03:29 | |
| 8 | MRJCko omonier Donibane Garazin: elkartasuna bretoi laborari grebalariekin (1972) eta Euskal Herrian lehen ekintzak | 0:04:19 | |
| 9 | MRJCko omonier Donibane Garazin: Jean Pitraurekin elkarlanean | 0:05:04 | |
| 10 | MRJCko omonier Donibane Garazin: Larzac-eko borroka, biziko bihurgune garrantzitsua (1974) | 0:03:28 | |
| 11 | Artzain soilaren ofizioa: hastapenak 1974an | 0:05:49 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | MRJC-a bretoin laborarien sustengatzaile (1972) | 0:05:05 | |
| 2 | MRJC-aren bi ekintza nagusi (1974-1975) | 0:04:51 | |
| 3 | Familian eta auzoen arteko elkarlana | 0:02:43 | |
| 4 | Ogi egitea | 0:04:31 | |
| 5 | Ingurumen soziologiko berezia | 0:05:29 | |
| 6 | Malda bizi dutenen ahotik | 0:12:31 |