Mañex Pagola

1941 / 2018
Afiliazio herria: Urketa

Manex Pagola 1941eko ekainaren 28an sortu zen Landibarreko Behaune auzoko Elizetxea etxean. Sei anai-arrebek osatzen zuten familiako bosgarrena zen. Burasoak laborariak zituen.

12 urte arte, auzoko eskola publikoan ibili zen. Ondotik, Hazparneko, Mauleko eta Uztaritzeko kolegio eta lizeoetan ibili zen terminaleraino.

Apaizgoari buruz zuzendua izanez, filosofia eta teologia ikasketak Auch (1961-1962), Akize (1962-1964) eta Baionako (1964ko urritik 1965eko ekainera eta 1967ko irailetik abendura arte) seminario handietan egin zituen.

Ikasketen artetik, irakasle-kooperante egonaldi bat egin zuen 1965eko irailetik 1967ko ekainera arte Aljerian (Konstantina).

1967 bukaeran seminariotik kanporatua izan ondoan, zamaketari gisa aritu zen Bokalen eta latineko irakasle gisa Domintxineko ikastetxe pribatuan. Bestalde, karreazale bezala aritu zen  Baionako Labèguerie enpresan.

Erredaktore izateko lehiaketa bat gainditu ondoren, 1969ko irailean Baionako Euskal Museoko idazkari izendatu zuten. Ondotik, Jean Haritschelhar eta Olivier Ribeton Kontserbatzaileekin batera, erredaktore nagusi eta gero Kontserbatzaile-orde izan zen 2001eko ekainera arte.

1981etik 1984ra, euskara ikasketak segitu zituen Baionako fakultatean, eta ondotik, etnologia ikasi zuen Bordeleko unibertsitatean (Antropologia Sozial eta Kulturaleko doktoregoa aurkeztu zuen 1995ean).

1960ko hamarkadatik goiti, Manex Pagolak euskal kantagintzaren garapena lagundu zuen, kantu egile (140 kantu inguru), musika egile eta kantari gisa. Frankismo garaiaren ondotik, dinamika azkar eta berri bat sortu zen euskal kantagintzaren inguruan, batez ere kontzertu eta kantaldiekin. 1975 eta 1985 urteen artean, Manex Pagolak taula gainean kantatzen zuen, bakarka edo taldean ere (“Zazpiri Bai” ikusgarriak 1972an, “Ortziken” 1975ean eta “Kanta Bi” 1978an). 1975ean, “Urtxintxa” izeneko 45 itzuliko binilozko disko bat argitaratu zuen, lau kantu biltzen zituena.

Bestalde, Seaskaren, Gure Irratiaren eta Euskal Herriko Artistak kolektiboaren sortzaileetarik bat izan zen ere.

Bere abertzaletasunak (Enbatako kide, Euskal Herriko Alderdi Sozialistako (EHAS)  kide eta gero Eusko Alkartasunako kide, hauteskunde anitzetan hautagai gisa presentatu zen), eta bere konbikzio politikoek eragina ukan zuten Manex Pagolaren sorkuntza artistikoan.

Manex Pagola 2018an zendu zen, 76 urterekin.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-76 Ortziken 1975 0:19:17 Maite Barnetche
2 MB-169 Euskararen egoera soziolinguistikoa 1980 0:14:58 Maite Barnetche
3 MB-290 "Euskal herriko artistak" taldea 1985 0:13:59 Maite Barnetche
4 244 244 - Mañex Pagola 2015 1:34:19 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Haurtzaroko oroitzapenak 0:05:47
2 Euskal kantuaren praktika 0:04:13

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Mañex Pagola, landibartar semea 0:08:54
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.