Pedro Gorria

1948
Afiliazio herria: Urruña

Pedro Gorria Arburua 1948ko apirilaren 13an sortu zen Beran, Ibardingo lepoko Benta Gorria izeneko lehenbiziko bentan. Benta hura haren aitatxi-amatxiek ireki zuten. Aita, Pedro, bentakoa zen; Isabel Arburua ama aldiz, Berako Iratxeko Bereko edo Iratxekoberea izeneko baserrikoa. Arreba gazteago bat badu. Pedrok lehen ikasketak Kaule Baita baserrian egin zituen, eta gero, lau urtetik zazpi urtera, Berako Jesusen Bihotza eskolara joan zen. Ondotik, apez maristen eskolan ikasi zuen, eta hamalau urtetan ikasketen ziurtagiria eskuratu zuen. Gero, Benta Gorrian lanean hasi zen, produktuen salmentan; denbora berean, baserriko lanetan ere laguntzen zuen. Benta urtez urte handitzen joan zen, eta familiaren barnean transmititu da: Pedroren aitak 1970ean hartu zuen burasoen lekukoa, eta Pedrok 1989an. Pedrok bi seme-alaba ditu; haren semeak 1997an hartu zuen bentaren segida, eta lekua jatetxe bilakatu zuen orduan. Pedrok bizi guzia Benta Gorrian eman du: etxea eta lantokia du; gainera, Ibardingo lepoaren bilakaeraren lekuko garrantzitsua da ere.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 461 461 - Pedro Gorria 2025 1:26:53 Mathias Olaso

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.