Fermina Péry

Sorturtea: 1923

Heriotze urtea: 2020

Afiliazio herria: Ziburu

Fermina Pery, 1923ko azaroaren 22an, Ziburun sortua da, Récollets auzoan. Aita arrantzale zuen Hondarribian. Ziburuko Elissalt armadoreak ekarrarazi zuen 1914-1918ko gerla garaian haren ontzian makinista izaiteko. Ferminaren ama ere Hondarribiakoa zen, baserri mundukoa. Ferminaren gurasoek etxe bat eraiki zuten gero, beti Ziburun. Fermina eskolan ibili da Ziburun 12 urte arte, ondotik seroretan "ouvroir"ean ikasi du 16 urte arte. Sare konpontzen ari izan da ere. Paul Peryrekin ezkondu da 1942an. Lau haur ukan dituzte. 1939-1945ko gerla garaian, Paul Espainiara pasatu zen eta itzuli zen 1945an. "Ederki da" ontzia eraiki zuen 1954ean. Ontzi horrekin arrantzatu du erretiroa arte, eskifai berarekin (patroi armadorea zen). Fermina atun kontserbategian arizana da lanean bai eta ere menaia (garbiketa) egiten. Erretreta hartu du 60 urtetan. Albert seme gehienarekin etxe berean bizi dira , elgarri datxizkion bi apartamendu bereizietan.

2020an zendua da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 79 79 - Fermina Péry 2010-04-08 0:40:20 Ziburu Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Paul Péry-ren ibilbidea 0:06:05
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.