Pierre Mendiburu

1885 ( Armendaritze )

Pierre Mendiburu Armendaritzen sortua 1885ko uztailaren 16an, hargina zen ofizioz. Gurasoak Armendaritzen ezkondu ziren 1885ko otsailaren 11n: aita, Dominique Mendiburu hargina, Armendaritzen sortua 1856ko irailaren 22an eta ama, Marie Darritchon, Oragarren sortua 1858ko maiatzaren 5ean.

Soldadoaren eta gerlako presoaren ibilbidea

Armadako zerbitzua hasia 1906an 27garren bataillunean, gero 49. Infanteriako erregimentuan 1909an, erreserbara pasa zen 1909ko urriaren 1ean eta 1913ko otsailan, 3. Koloniako Infanteria erregimentuan.

1914ko mobilizazioan, erregimentua integratu zuen Rochefort-en abuztuaren 3an. 1914ko abenduaren 28an desagertu zen Minaucourt-en eta preso sartua izan Alemanian, Meschède-ko kanpamenduan (ikus eskuin kokapena eta argazki bat).

Hermann Urtel hizkuntzalariak grabatu zuen 1916ko martxoaren 20an Merseburgeko preso-kanpamenduko elizan. Pierre Mendiburuk Urtxo xuri polit bat ("Baigorriko kantuak") kantua ederki eman zuen eta 7 koplak eskuz idatzi. Egun hortan eta leku berean beste 4 euskaldun grabatu zituen Urtelek: Joseph Jaureguiber eta Saint-Jean Bidegaray zuberotarrak, Jean-Baptiste eta Antoine Suhas bi lapurtar anaiak.

Gerla bururatu eta, Pierre Mendiburu herriratua izan zen 1919ko urtarrilaren 26an. Etxerat igorria apirilan, Armendaritzera itzuli zen urte luze eta latzak pasa ondoan.

Iturriak:
- Prusiako Komisio fonografikoaren fitxa eta dokumentazioa © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin (EKEn kontsultagarri)
- Frantses Armadako fitxa © Pirineo-Atlantikoetako Artxibo zerbitzua [sarean]: https://consultarchives.le64.fr/registre_militaires/83974

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Herria Elkarrizketatzaileak
1 BER-08 BER-08 - Pierre Mendiburu 1916-03-20 0:02:39 Armendaritze Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 "Urtxo xuri polit bat" kantua 0:02:39
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.