Pierre Erramoun 1932ko uztailaren 23an sortu zen Jarako magalean den Irulegiko Erramounenia etxean, 1943tik goiti bizi izan zen Azkarateko Jauberria etxaldetik hurbil. Arreba zaharrago bat bazuen, Jeanne izenekoa, 1930eko azaroan sortu zena. 1933an, etxetiar familiak Irulegi utzi zuen Baigorriko Bortzirieta auzoko Itzeenea izeneko etxean plantatzeko. Jean anaia han sortu zen 1934an, baina Marie-Thérèse arreba 1947an sortu zelarik, familia Pierre-ren aitaren sortetxea den Jauberria etxean zegoen jadanik.
1937tik goiti, Pierre lehenik Baigorriko eskolan ibili zen beraz. Ondotik, Irulegikoan izan zen hilabete batzuz, eta gero Hazparneko jesuiten kolegioan ibili zen. Han, bere Zertifikata lortu zuen 1944an. Orduan, Jauberrian lanean hasi zen, baina berantago utzi behar izan zuen, lehenik 1953ko apiriletik 1954ko irailera soldadugoa frantses armadarentzat egiteko Alemanian, eta ondotik, Aljeriako gerlara joateko 1956ko maiatzetik 1957ko azarora. 1960an, Bankako Espila etxeko Mariarekin ezkondu zen. Elkarrekin, hiru haur ukan zituzten 1961, 1962 eta 1965ean eta Jauberria etxaldeaz arduratu ziren, azken hau lehenik seme zaharrenaren eskuetara joan zelarik 80. hamarkadaren bukaera aldean, eta gero arra-semearenetara.
2024ko martxoan zendu zen.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 411 | 411 - Pierre (Piarre) Erramoun | 2022-11-25 | 1:47:55 | Azkarate | Terexa Lekumberri |