Saint-Jean Bidegaray

Sorturtea: 1882

Heriotze urtea: 1952

Afiliazio herria: Garindaine

Saint-Jean edo Jean Bidegaray, Garindainen sortua 1882ko ekainaren 19an, espartinegile Maulen bainan ere auto gidari, jandarme izana da 1921tik hil arte, 1952ko abenduaren 24an, Biarritzen.

Haren deskribapen fisikoa aurki daiteke Frantses Armadako erresgistroan (ileak, bekainak eta begiak beltzak, 1,67 metro neurtzen du). Gerla aitzin, bizilekuz aldatu zuen hainbat aldiz: 1909ko martxoan Bordelen zen, urte bat beranduago Maulen, eta 1914ko apirilaren 29an Poissy-n (Versailles) Clos de l’abbaye gunean. 

Soldaduaren eta gerlako presoaren iblibidea:
1914ko abuztuaren 1eko mobilizazioaren ondorioz, 18. Infanteriako erregimentua integratu zuen abuztuaren 6an. Marbecq-en (Beljika) desagertua 1914ko abuztuaren 29an. Alemaniako Quedlinburg herriko preso-kanpamenduan ezarria izan zen. Bere izena agertzen da presoen zerrendan, preso-esparru honi buruz dagon webgunean.

Bainan Hermann Urtel eta Prusiako Komisio fonografikoak Merseburg-eko preso-kanpamenduko elizan grabatu zuten 1916ko martxoaren 19an eta 20an. Urtelek Bidegarayren aurkezpen fitxan, auto gidaria zela ofizioz idatzi zuen. Maitia nun zira? kantatu zuen, irakurtu ere Haur prodigoaren parabolarekin batera. 

Lau urte eterdi Alemanian preso egon ondoan, 1919ko urtarrilan herriratua izan zen eta armadatik etxera igorria 1919ko martxoaren 29an.
Ministeritzak jandarme izendaturik 1920ko azaroan, 18garren Jandarme Legioan sartu zen 1921ko martxoaren 21ean. Ohorezko 3 medaila ukan zituen: 1922an, Gerla Handiko eta Garaipenaren medailak eta 1931n, militar domina.

1930ko irailan erretiratu zen Biarritzen. Hor hila da 1952ko abenduaren 24an.

Iturriak eta erreferentziak:

Prusiako Komisio fonografikoaren fitxa © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin (EKEn kontsultagarri grabaketetako beste dokumentu guziekin)

[Sarean]:

© Pirineo-Atlantikoetako Artxibo Zerbitzua:
- Garindaineko parropiako sortze aktak (1873-1882): FRAD064006_5MI231_0924.jpg
- Frantses Armadako fitxa: http://earchives.le64.fr/archives-en-ligne/ark:/81221/r77032zmlp16kk/f1?context=militaire::105037
Quedlinburg-eko preso-eremua: 
http://www.camp-de-quedlinburg.fr/
http://prisonniers-de-guerre-1914-1918.chez-alice.fr/campsq.htm
Merseburg-eko preso-esparrua: http://prisonniers-de-guerre-1914-1918.chez-alice.fr/campsm.htm

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 BER-02 BER-02 - Saint-Jean Bidegaray 1916-03-19 0:05:24 Garindaine Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.