Kattalin Salha ezkontzaz Iribarren 1916eko urtarrilaren 31n Donibane Lohizunen sortua da. Amak San Gomar hotela atxikitzen zuen, aita Itsas Merkataritzan zebilelarik. Kattalinek ez zuen hotelaren segida hartu nahi. Erizain ikasketak segitu ditu Bordelen, 16 urtetan Akizen "brebeta" pasatu ondoan (1932an), eta bi urte geroago Kurutze Gorriaren diploma ukan ondoan. 1939-1945ko gerlan, erizain bezala mobilizatua izan zen. 1947an ezkondu zen. Erizain izan zen Darricau klinikan Donibane Lohizunen, eta gero Itsas Armadako sozial zerbitzuan 1971 arte. Arrantzaleen zerbitzuko pasa duen garai horrek hunkitu du bereziki Kattalin. Dakarrera erizain bezala bi kanpainia egin ditu. 94 urtetan militante segitzen zuen "Itsas Misioa" eliz zerbitzuan.
Kattalin Salha 2016an zendu zen.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 87 | 87 - Kattalin Salha | 2010-06-15 | 1:26:08 | Donibane Lohizune | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Kattalin Salha: aurkezpena | 0:01:11 | |
2 | Xuri ta gorrien arteko ezkontza | 0:00:59 | |
3 | Ostalertsa alaba (Sangomar hotela) | 0:01:33 | |
4 | La Taverne ostatua - Lafayette hotel-jatetxea | 0:02:10 | |
5 | Itsas sozial zerbitzuan enplegatua | 0:03:48 | |
6 | Itsas sozial zerbitzuko erizaina | 0:01:31 | |
7 | Itsas sozial zerbitzuko gizarte-laguntzaileak | 0:00:52 | |
8 | Arrantzaleen konfiantzazko laguna Dakarren | 0:00:42 | |
9 | Dakarrera abiatzea (1962) | 0:01:31 | |
10 | Sorostegia Iraty ontzian | 0:02:03 | |
11 | Dakarreko arrantzaleen zentrora autoz | 0:00:56 | |
12 | Gutunen garrantzia kanpainen garaian | 0:03:58 | |
13 | Koxe Basurcoren ekarpena | 0:02:38 |