Itsas sozial zerbitzuko erizaina
Bideo honek azpitituluak baditu: horien aktibatzeko klikatu cc botoian eta aukeratu hizkuntza.
Gizarte zerbitzuko bulegoak Tourasse karrikatik Ziburuko "Pêcheurs de France" kontserbategira joan ziren. Gizarte-laguntzaileek (Biarritzeko Etcheverry ahizpak) bulego bat bazeukaten eta Kattalinek, eritegi bat, jendea goizeko 8:00etatik 10:00etara errezebitzeko. Horrez gain, Kattalin etxeetara joaten zen (jai egunik ez zeukan): familiek harrera ona eskaintzen zioten, mariñel alaba zelako eta euskara zekielako.
Lekukoa(k): Kattalin Salha
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal itsas ondarea
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2010-06-15
Iraupena: 0:01:31
Erreferentzia: 87-20
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 18 AV 501
Gaia(k): Lan-tresnak eta azpiegiturak, Arrantzaleen erizaina
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz). Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri izanen da ere egun batez.