-
|
- Euskara
Jean-Pierre Sorhouet
1959
Afiliazio herria:
Urketa
Jean-Pierre Sorhouet 1959ko ekainaren 25ean sortu zen Beskoitzen, eta bertan bizi da gaur egun. 1980. urteaz geroztik, Baionako Gatzategiendako lan egiten du (1917an sortu zirenak), lehenik Mugerreko lantegian 25 urtez eta gero Urketako zipuen lekuan. Jean-Pierrek, Mugerreko lantegiko postu guzietan ibilia da eta ondorioz gatza egiteko fase eta teknika ezberdinak ezagutzen ditu. Zipuen funtzionamendua ere menperatzen du, ibiltzen ikusi baititu eta oraino zaintzen baititu. Bere lanbidea biziki maite du, ofizioaren alde ezberdinak ezagutzeko zortea izan baitu.
Bere lankide gehienek bezala, lanean arituz ikasi du ofizioa.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | GI-ELEKETA-21 | Eleketa #21: Jean-Pierre Sorhouet | 2012 | 0:11:53 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | 154 | 154 - Jean-Pierre Sorhouet | 2012 | 0:56:31 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Urketako gatzategiak: sortzea eta funtzionamendu orokorra | 0:03:06 | |
| 2 | Urketako gatzategiak: lantaldea eta formakuntza | 0:03:50 | |
| 3 | Eguneroko lehentasunezko lanak, gatz dentsitatearen kontrola ; zipuen doitzea | 0:01:43 | |
| 4 | Gesalaren erreserba: zipuetatik Mugerreko lantegira | 0:02:33 | |
| 5 | Ponpatze sistema: Aturriko uraren erabilpena | 0:01:13 | |
| 6 | Aktibitate eta jakinduria ezezagunak transmititu | 0:00:56 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.