Madeleine Sorhouet

Sorturtea: 1933

Afiliazio herria: Urruña

Maddalen Larretche, Sorhouet espos izenekoa, Urruñako Jatsu Baitan sortu zen 1929an. Hamabi haurridetik bederatzigarrena da.

Bere gurasoak, Jatsu Baitako maizterrak, dozena bat behiren esneaz bizi ziren, Donibane Lohizunen saltzen zutena.

Maddalenek Urruñako "Immaculée Conception" eskola pribatuan ikasi zuen. Bere hitzetan, ikasketa egiaztagiria eskuratu gabe eta frantsesa ongi ikasi gabe utzi zuen eskola.

Gero serorekin lanean aritu zen eta bi jostunekin josten ikasi zuen. Ondotik Jatsu Baitan jostun gisa instalatu zen.

Familia-etxea aitaren heriotzan utzi zuen, 1966an, Lekorneko gazte batekin ezkondu eta zortzi urtera (1958). Bikoteak apartamentu bat hartu zuen Urruñako Olheta auzoan. Senarrak bizi osoan Neuhaus seinaletika enpresan lan egin zuen. Seme bat izan zuten, orain bi alaben aita eta Senperen bizi dena.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 215 215 - Jean-Baptiste Larretche - Madeleine Sorhouet 2014-09-10 0:52:22 Urruña Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Comète sarea (1941-1945) 0:30:13
2 Kontrabanda Urruñan 0:03:12
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.