Marie-Kita Tambourin

Sorturtea: 1946

Afiliazio herria: Angelu

Marie-Kita izengoitiz Marikita Tambourin 1946ko apirilaren 26an sortu da, Baigorriko Eiheralde auzotegian kokatu Ameztoia etxaldean.

4 urtetan, Angelura bizitzera doa langile bilakatu zaizkion burasoekin.  

Euskara baizik ez zekielarik Sainte-Bernadette eskolan ikasten du frantsesa (1951-1957) haren ama hizkuntzaren kaltetan. Biarritzeko lizeo mistoan egin egonaldiaren ondotik (1957-1966), ingelesa eta espainol maila hobetzen du (Madrilen egin egonaldi luzea) eta itzultzean  idazkari-harreragile diploma bat lortzen du (1969) arlo horretan urte batez lan egiteko ondorioz.  

1970ean, Claire Nobliak eskaturik, Donibane Lohizuneko ikastolan irakasten hasten da eta ordutik lan ibilbide osoa euskara irakasten iragaiten du (ikastolen federazioaren baitan 1987 arte eta Hezkunde Nazionalaren sare elebidunean erretreta 2007an hartu arte).  

Idazlea da ere Marikita Tambourin: 1980 hamarkadaren hastapenetik, olerkiak, artikuluak eta liburuak (7) euskaraz argitaratzen ditu. Euskara-espainoleko Bigarren mailako irakaskuntzarako irakasletza gaitasun agiria  (CAPES) lortu eta antropologian formatu da (ikasketa sakondu lizentzia-maisutza-diploma (DEA)). Haren ikerketen emaitzak (etxe izenak, agoteak, atsoko egiteak eta jestuak etab.) agertzen dira hainbat liburu, aldizkari edo kroniketan. 

Azkenik, Marie-Kita Tambourin haren engaiamendu feministaren ondorioz ezaguna da. 1974an Jose Manuel Pagoagarekin ezkondu eta bi seme ukanen ditu 1974 eta 1979an.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 275 275 - Marie-Kita Tambourin 2016-09-01 0:57:20 Angelu Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Aurkezpena. Herensugearen kondaira. 0:02:25
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.