Dantza erakaskuntza: P. Escande, N. Etcheverry, P. Laporte, Servan Anderea eskola emaileak

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Peio Jaury, Henri Uhaldeborde

Herria: Lekunberri

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2012-02-16

Iraupena: 0:01:30

Erreferentzia: 142-30

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 210

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-210

Gaia(k): Pertsonaia oroigarriak, Hezkuntza, Dantza, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Peio Jaury

Peio Jaury Ezterenzubin sortua da 1940an, Manex Goyenetche historialaria (2004an zendua) sortu zen etxe berean. Haren lehengusua da. Peioren ama Bordelen lanean ari izan zen. Han ezkondu zen, urdiñarbetar batekin, baina, senarra 1940an gerlara joan zitzaiolarik, Intzaia sortetxera jin zen, haur ukaitera. Zenbait hilabete berantago, Donibane Garazira bizitzera joan zen. Liberazioan, Aita berriz jin zitzaien. Peio Donibanen hazi zen. 14 urteetan, solfeoaren eta baritonoaren ikasten hasi zen, herriko La Lyre harmoniari esker. Eskola Normalean ikasi eta armadako zerbitzua egin artean, musika doi bat bazter utzi zuen. 1970ean berriz hasi zen, Donibane Garaziko jazzband taldean (La Lyre taldearen segida hartu zuena), eta gero hainbat musika taldetan: Ramuntxo orkestra (1971-1973), Primadera orkestra (1973-1975), Galtxetaburu taldea (1977-1990) eta Adartza taldea (1991-2004). 1964tik 1995era Ahatsan eta Lekunberrin errient izanik, Peiok ikasleak euskal dantzen ikastera ere anitz lagundu ditu. Peio ezkondua da, aita eta aitatxi. Peio Jaury eta Henri Uhaldeborde denbora jakin baten lekukoak dira (1970eko urteak). Garai hartan, Baxenabarreko dantzak, bereziki mutxikoak, berritu ziren.

Henri Uhaldeborde

Henri Uhaldeborde baxenabartarra da, Oztibarrekoa. 1942an Hoztan sorturik, formakuntzaz elektrikari zen. Soinu tresneriak zuen musikaren munduan sarrarazi. 1964tik goiti, Beñat Galtxetabururen Beniroberto multzoaren soinu langilea izan zen. Beñatekin jotzen hasi zen, bateria joile gisa, 1970ean, (Camblor-ekin hartu 24 oren kurtsoren ondotik), eta gero, harekin, Peio Jauryrekin eta beste batzuekin, Ramuntxo orkestra muntatu zuten, 1971n. Peio Jauryrekin, Ramuntxo taldea utzi zuten, 1973an, eta Primadera muntatu (1973-1977). 1977tik goiti (Ramuntxo eta Primadera orkestrak gelditu ziren urtea), Beñat Galtxetabururekin ari izan zen, berriz, Beñat 1990ean zendu arte. Beñaten lana omenduz, 1991n, Adartza taldea sortu zuen. Talde hori plazaz plaza ari da oraino, baxenabartar dantza jauzi anitz emanez. 1967an ezkondurik, Henri aita eta aitatxi da. Peio Jaury eta Henri Uhaldeborde denbora jakin baten lekukoak dira (1970eko urteak). Garai hartan, Baxenabarreko dantzak, bereziki mutxikoak, berritu ziren.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.