Peio Jaury Ezterenzubin sortua da 1940an, Manex Goyenetche historialaria (2004an zendua) sortu zen etxe berean. Haren lehengusua da. Peioren ama Bordelen lanean ari izan zen. Han ezkondu zen, urdiñarbetar batekin, baina, senarra 1940an gerlara joan zitzaiolarik, Intzaia sortetxera jin zen, haur ukaitera. Zenbait hilabete berantago, Donibane Garazira bizitzera joan zen. Liberazioan, Aita berriz jin zitzaien. Peio Donibanen hazi zen. 14 urteetan, solfeoaren eta baritonoaren ikasten hasi zen, herriko La Lyre harmoniari esker. Eskola Normalean ikasi eta armadako zerbitzua egin artean, musika doi bat bazter utzi zuen. 1970ean berriz hasi zen, Donibane Garaziko jazzband taldean (La Lyre taldearen segida hartu zuena), eta gero hainbat musika taldetan: Ramuntxo orkestra (1971-1973), Primadera orkestra (1973-1975), Galtxetaburu taldea (1977-1990) eta Adartza taldea (1991-2004). 1964tik 1995era Ahatsan eta Lekunberrin errient izanik, Peiok ikasleak euskal dantzen ikastera ere anitz lagundu ditu. Peio ezkondua da, aita eta aitatxi.
Peio Jaury eta Henri Uhaldeborde denbora jakin baten lekukoak dira (1970eko urteak). Garai hartan, Baxenabarreko dantzak, bereziki mutxikoak, berritu ziren.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 142 | 142 - Peio Jaury - Henri Uhaldeborde | 2012-02-16 | 1:15:14 | Lekunberri | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Henri Uhaldeborde: dantzaldiak 1970 arte | 0:03:38 | |
2 | Henri Uhaldeborde: kabalkadak Donibane Garazin | 0:03:52 | |
3 | Peio Jaury-ren ibilbidea musikan (1954-1990) | 0:03:42 | |
4 | Ramuntxo orkestra | 0:04:29 |