Henri Uhaldeborde

Sorturtea: 1942

Afiliazio herria: Donibane Garazi

Henri Uhaldeborde baxenabartarra da, Oztibarrekoa. 1942an Hoztan sorturik, formakuntzaz elektrikari zen. Soinu tresneriak zuen musikaren munduan sarrarazi. 1964tik goiti, Beñat Galtxetabururen Beniroberto multzoaren soinu langilea izan zen. Beñatekin jotzen hasi zen, bateria joile gisa, 1970ean, (Camblor-ekin hartu 24 oren kurtsoren ondotik), eta gero, harekin, Peio Jauryrekin eta beste batzuekin, Ramuntxo orkestra muntatu zuten, 1971n. Peio Jauryrekin, Ramuntxo taldea utzi zuten, 1973an, eta Primadera muntatu (1973-1977). 1977tik goiti (Ramuntxo eta Primadera orkestrak gelditu ziren urtea), Beñat Galtxetabururekin ari izan zen, berriz, Beñat 1990ean zendu arte. Beñaten lana omenduz, 1991n, Adartza taldea sortu zuen. Talde hori plazaz plaza ari da oraino, baxenabartar dantza jauzi anitz emanez. 1967an ezkondurik, Henri aita eta aitatxi da.

Peio Jaury eta Henri Uhaldeborde denbora jakin baten lekukoak dira (1970eko urteak). Garai hartan, Baxenabarreko dantzak, bereziki mutxikoak, berritu ziren.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 142 142 - Peio Jaury - Henri Uhaldeborde 2012-02-16 1:15:14 Lekunberri Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Peio Jaury: aurkezpena 0:02:00
2 Peio Jaury: eskola eta ibilbide profesionala 0:01:54
3 Peio Jaury musikariaren hastapenak La Lyre harmonian Auguste Steck-ekin 0:01:44
4 Peio Jaury tronpeta joile Jazzband-en (1970) 0:01:22
5 Peio Jaury musikaria: hastapenak Beñat Galtxetaburu-rekin (1971) 0:02:59
6 Henri Uhaldeborde: aurkezpena 0:01:02
7 Henri Uhaldeborde musika munduan: soinu egile 0:00:58
8 Henri Uhaldeborde Beñat Galtxetabururekin: Bateria joilea 0:00:57
9 Henri Uhaldeborde: Ezteien animazioa Galtxetabururekin 0:00:45
10 Ramuntxo orkestraren osaketa 1950-1960 urteetan 0:02:12
11 Ramuntxo orkestra: talde ospetsua 0:01:53
12 Ramuntxo Orkestra 1971tik goiti: musikari berriak 0:01:15
13 Ramuntxo Orkestra 1971tik goiti: errepertorioa 0:02:16
14 Ramuntxo Orkestra 1971tik goiti: Eliza bestak eta auzoen animazioak 0:04:30
15 Galtxetabururen musika taldea: errepertorioa eta praktikak 0:01:50
16 Beñat Galtxetaburu, musikari profesionala baita ere goxoa 0:02:19
17 Musika eta dantza praktikak Donibane Garazin 1940 urteetan 0:01:18
18 Dantza eta musika Hoztan 0:02:54
19 Musikariaren fama 0:01:54
20 Gaueko dantzaldien tenorearen eragina besta ohituretan 0:02:38
21 Besta Berriren prozesioa 0:02:46
22 Belaunaldiko moztura eta te dantzaldien karra 0:03:38
23 Musikarien parte hartzea kabalkadetan 0:02:03
24 Herritar auzoen kabalkadak Donibane Garazira 0:02:27
25 Euskal jauzien urratsak musika partizioetan idatziak 0:01:04
26 Dantza kolektiboaren arrakasta 1970 hamarkadaz geroztik 0:02:35
27 Faustin Bentaberry-ren partizioak, Ramuntxo eta M. A. Sagaseta-ren orkestrakoak 0:03:09
28 Beñat Galtxetaburu: mutxikoen berpiztearen aitzindaria 0:01:53
29 Dantza erakaskuntza Ahatsa, Duzunaritze, Lekunberri eta Mendibeko herrien arteko eskola bateratuan 0:05:14
30 Dantza erakaskuntza: P. Escande, N. Etcheverry, P. Laporte, Servan Anderea eskola emaileak 0:01:30
31 Euskal dantzaren erakaskuntza: Peio Reculusa, izengoitiz Marmisol 0:01:17
32 Kaskarot Jazz eta Gazte orkestrak 0:02:56
33 Ideologia musikan : Liraren adibidea 0:03:26
34 Goizeko Izarra 0:01:14
35 Euskararen lehen irakaspenak eskolan 0:01:13

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.