Xiberotar jauziak eta urratsak, "Jauzien Egüna"ren historia

Lekukoa(k): Johañe Etchebest

Johañe Etchebest-ek dantzari zentzua erakartzen dioten ekitaldiak aipatzen ditu (dantzari eguna, Jauzien egüna, dantzari ttiki…) 1990. hamarkadan, Aintzindariak federazioak jauziak biziarazte nahi zituen Xiberoan. 1995etik 2000. hamarkada arte, Jauzien egüna antolatzen zuen. Kari hortara, dantzari gazteak elkartzen ziren urtero, herri ezberdinetan. Goizean, barrikadak egiten zituzten, arratsaldean, jauziak ematen zituzten et branlea dantzatzeko momentuan dantza erronkak jotzen zituzten. Holako ekitaldiek elkartzeko eta partekatzeko espazioak sortzen dituzte, nun dantzak bere zentzua har dezan.

Xiberoako dantza eskolek oinarri amankomuna dute (urratsak, teknika, dantza errepertorioa…), haien ezberdintzasuna estetika mailan edo erakusteko maneran nabaritzen da.

Beste aldetik, Johañe Etchebestek kondatzen du gazteek urrats ikusgarri eta teknikoenak ikasi nahi dituztela (hau da, frijat, entrexata, baküna sinple eta doblea) eta jauzien teknika baztertzen dutela. Jauzien inguruan eramaten ahal den lana (estetika, gorputzaren presentzia…) ez dute ulertzen.

Johañe Etchebest-en ustez, dantza urrats segida baino zerbait gehiago da, barnean sentitzen duzuna.   


Lekukoa(k): Johañe Etchebest

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2014-07-18

Iraupena: 0:07:46

Erreferentzia: 211-4

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1406

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1408

Gaia(k): Zuberoako dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.