Johañe Etchebest

Sorturtea: 1980

Afiliazio herria: Ligi-Atherei

Johañe Etchebest, 1980an Oloroen sortua, Xiberoan hazi zen, Ligin, denbora anitz iraganez ere Larrainen, bere amaren herrian. Alozeko ikastolan ikasi zuen (lehen maila), eta gero Mauleko kolegio eta lizeo publikoetan. Euskal Ikasketak segitu zituen, Baionako unibertsitatean, eta lizentzia erdietsi, 2001ean. 2003tik 2012ra lehen mailako euskara irakasle ibilkari bilakatu zen.
Erakaskuntza utzirik Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarreko permanente gisa aritu da 2020 arte. 
2021eko otsailaz geroztik Euskal kultur erakundeko zuzendaria da.

Johañe Ligiko taldean hasi zen euskal dantza ikasten, 6 urteetan, Bozon andereak irakatsirik, eta gero Larrainekoan segitu zuen, zortzi urteetarik aitzina. Alabaina, 1980ko hamarkadaren hondarrean, hogei bat urtez lo egon ondoan, euskal dantzaren eta kantuaren irakaskuntza berriz piztu zen Larrainen, Katti eta Robert Larrandabururen eta Maialen Etxetoren eskutik; hortik zen Errege Txopitak taldea sortu. Johañe Etchebest Katti Larrandabururen lehen ikasleetarik da, baina beste dantza-maisu batek ere, Altzaiko Jean-Pierre Recaltek, markatu zuen. Alabaina, 1997ko maskaradaren karietara, Larraineko dantzariek laguntza eskatu zioten eta, Johañek dioenez, Jean-Pierre Recaltek taldearen dantzatzeko manera betiko markatu zuen.

Gaur egun arte, Johañe Etchebestek dantzari gisa edo xirulari gisa hamar bat maskarada, pastoral edo ikusgarritan parte hartu du (Michel Etchecoparren Mustraka, 1999an, Pier Paul Berzaitzen Euskal Spiritu eta Zamaltzain, 2000n eta 2003an, Aintzindariak federazioaren Aitzina Pika, 2006an, Hebentik kolektiboaren Barbau Hamalau eta Baküna show, 2014an).

Dantzari interprete izateaz gain, bere talentu artistikoak agertu dira, urtez urte:

  • irakasle
  • antolatzaile (Larraineko haurren maskarada, 2004an)
  • taula zuzendari (Larraineko maskaradako errejent, 2010ean)
  • dantza sortzaile (gorago aipatu ikusgarriak, Larraineko Telesforo de Monzon pastorala, 2011n)
  • Baküna show ikusgarriko koproduktore, Kompany Beritzarekin, 2014an
  • 2013an, Kautere Balet taldearen sortzaileetarik izan zen. Talde hau xiberotar dantza molde berrien sorkuntzan ari da (Kauteren dantza, Ederxuri eta zazpi jauziak, Baküna show, 2014an)

 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 211 211 - Johañe Etchebest 2014-07-18 1:08:01 Ligi-Atherei Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.