Sorkuntzak eta transmisioak, lanaren bi zati ezberdin izan arren, lotura estua dute

Lekukoa(k): Maryse Urruty

"Errango nuke nire lanean bi parte badirela; lehena antzerkiarena, alegia antzerkiak muntatzea hastapenetik bukaerara, sorkuntzari pentsatzea, ekoiztea, egitea eta azkenik aurkeztea.

Bestaldean transmisio lana bada. Tailerrak biziki inportanteak dira niretzat; eskoletara zoaz maite duzuna ematera. Bitartekaritzaren lan hori biziki inportantea iruditzen zait izan ere haurrak antzokira datozenean, ez duzu denborarik horiekin hainbeste partekatzeko, eskoletan aldiz, hamabi orduko proiektuak egiten dituzularik, haurrak gehiago ezagutzeko aukera duzu eta ikusten ahal duzu zer atxiki duten antzerkia eta gero. Hori zoragarria da.

Ikusgarriak sortzen ditudalarik eskoletara joaten naiz entseatzera. Adibidez, “Behin bazen Internet”nsortu genuelarik, testua idatzi genuen eta joan ginen klase batera irakurtzera, haurrek zer ulertzen zuten eta zer ez ikustera.

Inportantea da publikoa hastapenetik hartzea. Taula gainean zarelarik, ez da ahantzi behar publikoarentzat ari zirela. Orduan joan jin horiek izigarri inportanteak dira niretzat. Azkenik, lana kasik prest delarik, errepika orokorrak klaseen aitzinean ematen ditugu haurrek zer ulertzen duten eta zer ez neurtzeko.

Behin bazen Internet frantsesez egin genuelarik, bukaeran ikasle batek erran zigun “Zergatik ez duzue bilduma bat gehitu nahi bukaeraren aitzinean?”. Ideia biziki ona zen eta azken egunetan bukaera aldatu genuen.

Antzerkia beti bizia da eta emanaldi guztietan zerbait ezberdin gertatzen da; batzuetan publikoaren arabera, gauza txiki batzuk alda ditzakezu ere, biziago emateko.

Maite dut artisten eta publikoaren arteko hariaren ideia. Haria tinkaturik atxiki behar da beti lan bat ongi martxatzeko. Norbaitek haria uzten badu, alde batean edo bestean, ez da hain ona izanen. Haria bien artean tinkatu behar dugu gure artean eta hori oso polita iruditzen zait antzerkian."


Lekukoa(k): Maryse Urruty

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-06-27

Iraupena: 0:03:38

Erreferentzia: EKL-10-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-10-2

Gaia(k): Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.