Manex eta Ximun Fuchs anaiak

Lekukoa(k): Manex Fuchs

"Gauza da nire anaiarekin, ibilbide komuna hartu dugula. Hurbiletik ezagutzen gaituztenek aldiz badakite ikuspuntu kontrajarriak ditugula maila askotan; baina jarrera kontrajarriak izanik ere izugarri osagarriak direla uste dut... Amaren biberoian edo aitaren sukaldaritzan zerbait berezi izanen ote zen, bada agian horretarik zerbait; baina uste dut ere halabehar zerbaitek bultzatu gaituela anaien artean guzti horren muntatzera, gauzak gure manerara kontatzeko behar ezinbesteko bat. Uste dut lotua dela bizi izan dugun garai berezi horri. Gu ikastoletan handitu gara, ikastolak sortzen eta garatzen ziren garaian. Erronka handia zen, dena egitekoa zen, dena ustez inposiblea eta aldi berean irudimen eta bizi indar ikaragarri batekin egituratzen joan diren hainbat ekimen… Barne horretan handitzean eta aldi berean aski bortitza izan zitekeen garai batean. Izan ere gauza bortitzak bizi izan genituen garaiak ziren maila askotan, antzerkia tresna eraginkorra zen guretzat guzti hori ateratzeko. Burasoak militanteak izan dira eta gu giro horretan hezi gara. Militantziak bortxaz irudimena dakar, modu zabalean. Gurean dimentsio artistikoa hartu du."


Lekukoa(k): Manex Fuchs

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-06-16

Iraupena: 0:02:55

Erreferentzia: EKL-6-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-6-1

Gaia(k): Lagunartea eta familia, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.