Antropologia ikasketak

Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

"17 urte nituenean deskubritu nuen antropologia existitzen zela eta hori ikasi behar nuela sartu zitzaidan buruan. Egia da ez nintzela animatu ez nindutelako bultzatu hortara; adin horretan galdetzen dizute zertako ikasi nahi duzu antropologia, zer lanbide izango duzun horrekin. Nonbait kanpoko presio batzuek atzera bota ninduten eta orduan euskal filologia ikasten hasi nintzen, baina laster ikusi nuen ez nuela hori nahi. Gero kazetaritzan lanean urte batzuk pasa ondoren, antropologiaren ideia hori oraindik buruan neraman eta azkenean erabaki nuen hori ikasten hastea. Zergatik gustatzen zaidan? Iruditzen zaidalako antropologiak gizarteari begiratzeko prisma oso interesgarria ematen duela, gizartearen sakonean dauden egiturei azalpenak ematen dizkien tresna egokia dela. Bestalde, adibide konkretuetan edo gizarteko gertakari txikietan jartzen du fokua eta gertakari txiki horiek aztertuz saiatzen da esplikatzen horren azpian dauden gauzak. Asko gustatzen zaidan metodo bat da."


Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-28

Iraupena: 0:01:47

Erreferentzia: EKL-16-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-16-3

Gaia(k): Kazetaria


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.