Nora begira dagoen euskal jendartea

Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

"Ene ustez gizarte dinamikoa da iparraldean zein Euskal Herria osoan. Gazteek proposatzen, erakusten dute ikusteko manera bat eta naturalki onartzen da. Hemen Xiberoan adibidez artista gazteak ari dira ikusgarrietan parte hartzen heien ikusmoldearekin; anitz adibide daude, bai pastoraletan zein ikusgarri berrietan, jende gazteak ari dira parte hartzen naturalki, gauzak bere maneretan agertzen dituzte, mugitzen dira eta onartuak dira, nire ustez. Gero beti izan dira «klixeak» hori ezin da kendu, sistemak behar ditu klixeak eta erabiliko ditu beti. Euskal Herrian, dantza, folklorea bezalako klixeak ditugu, baina bada zabaltzen den jendea ere hemen, kanpora doana lana erakustera eta “joan-jina” efektua dago hor eta hori ez da mugatua. Egia da aurreiritziak beti egongo direla, hori aldatzea zaila da, hori sistemaren beharra da".


Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2017-12-21

Iraupena: 0:01:47

Erreferentzia: EKL-2-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-2-8

Gaia(k): Arte plastikoak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.