Proiektu berezi bat buruan

Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Proiektu anitx ditugu esku artean, adibidez, Topa Nokarekin ikusgarri berri bat ari gara prestatzen, beste frustrazio bati buruz ariko gira, erritmoari buruz alegia. Erritmoa, urratsa, txikitatik dugun bizi erritmoa, sentimenduen erritmoa, mundializazioak dakarren erritmoa, hain zuzen ere konfinamendu denboran hautsi den erritmo hori eta zer gertatu den garai horretan. Ohartzen gara munduak eta mundializazioak erritmo bat inposatzen digutela, bada gauza anitx errateko gai horri buruz, frustrazio batetik, sortzeko ideia etorri zaigu.

Gero Berritza elkarteaz berriz arduratzea erabaki dugu lagun batekin. Gazteriarekin lan egin nahi dugu ekintza kulturaletan inplikatzeko gogoa ukan dezaten; adibidez lan bat eramaten dugu irakaskuntza eta praktika gehiago hedatzeko, antzerkia, dantza, musika, kanta hedatzeko eta egituratzeko. Gero produkzioa edo koprodukzioak nola eramaten diren bolondres gisa ikasteko lan eginen dugu. Hirugarren arloa izango da talde ttipien eramatea, adibidez, talde ttipian nola hasten den ikusgarri bat, diru laguntzak galdegiteko, sorkuntza bat idazteko, muntaketa egiteko, musika jartzeko eta abar. Urrats horiek eramateko laguntza ekarri nahi diegu kulturan mugitu nahi diren gazteei. Nonbait guri hainbat jendek eskaini digun laguntza guzti hori gibel eman nahi dugu orain, transmisio lan hori eraman behar dugu absolutuki, ez dadila zilo bat egon. Lan egin behar dugu horren inguruan, enetako izugarri inportantea da ematea gibel ukan dudana.


Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-07-20

Iraupena: 0:04:54

Erreferentzia: EKL-24-EKL 24-10

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL 24-10

Gaia(k): Dantza, Zuberoako dantza, Dantza eta sorkuntza, Gazteria, Dantza eta transmisioa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.