-
|
- Euskara
Pantxikak betidanik mugimendua maitatu izan du. Ttikitan, lotsarik gabe hasiko zen fandango bat ematen, jakin ala ez. Familian musikariak bazituen. Euskal dantza, dantza klasikoa edo garaikidea : etiketak ez ditu gustoko. Beti bizi izan du dantza, dantza bezala. Garrantzitsuenak transizioak direla dio. Euskal dantzan, dantza klasikoan ikasi transizioak baliatzen ditu. Dantza herrikoia preziatzen du adineko jendeek ere parte har dezaketelako. Espazioak markatzea ere biziki garrantzitsua zaio. Norbaitekin zerbait bizitzen delarik, nonbait betirako markatua egoten da. Dantzak eta kantuak biziarekiko lasaitasun bat ematen diotela dio, "gerta zer gerta, onda hori ezin dela sekulan gelditu"." Bere amatasunak biziki markatu du bere dantzari bizia ere, dantza materien bitartez bizi baitu. Euskal dantza den ala ez? Materiaren eta mugimenduaren arteko lotura da interesatzen zaiona.
Bideo/soinu muntaketa hau ondoko grabaketako/grabaketeetako pasartez osaturik da: 208 - Pantxika Telleria (Pasarteak: 208-1 , 208-4 , 208-3 , 208-9 )
Hizkuntza: Euskara
Euskalkia: Nafar-lapurtarra
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Erreferentzia: 208-m-bizi
Data: 2014-06-27
Iraupena: 0:04:58
Lekukotasun-bilduma(k): Euskal dantzaren urratsetan
Media mota: Bideoa
Arloak: Dantza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.
Pasarte muntaketa gehiago