Sarako herria

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Sarako herria eta bertako harrobia dira emankizun honen gaiak. Michel DUTOURNIER, harrobiko nagusietarik bat, elkarrizketatua da: harrobiaren garrantzia tokiko ekonomiarentzat azpimarratu eta harria erauzteko prozesua azaltzen du. Erreportaian Michel DUTOURNIER eta honen anaia, Paul DUTOURNIER Sarako auzapez ohia, ikus daitezke harrobiko langile batzuekin mahai baten inguruan jarririk. Bi abesti hauek kantatzen dituzte: Jean-Baptiste Elissamburu-ren "Nere etxea" eta "Uso xuria" kantu herrikoia.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047648

Grabaketa herria: Sara

Data: 1972-01-17

Iraupena: 0:16:55

Media mota: Bideoa

Gaiak: Harrobien ustiapena


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.