Gure etxea

Lekukoa(k): Jean Fagoaga

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honen gaia euskal etxea da. Hasieratik kazetariak azpimarratzen du euskal etxearen garrantzia euskal gizartean. Mota desberdinetako euskal etxe anitzen irudiez gain, erreportaiak hainbat elkarrizketa ere proposatzen ditu: zurgin bat eta honen emaztea; Jean FAGOAGA Sarako auzapeza; bere sortetxea zaharberritu duen herritar bat. Benito Lertxundi-ren bi abesti hauek entzun daitezke: "Oi gure lurra" eta "Oi lur, oi lur".


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: BX00001273673

Grabaketa herria: Sara

Data: 1976-02-21

Iraupena: 0:15:07

Media mota: Bideoa

Gaiak: Zurgina, Etxearen egitura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.