Lurraren pean
Lurraren pean sartu nindaike
maitia zure iharderez
Bost pensamendu eginik nago
zurekin egon beharrez
borta barnean zerratu eta
ganberan beti negarrez
pensamentuak airian eta
bihotzetikan dolorez
ene xangrinen hilarazteko
sortua zinan herabez (bis)
Egun onean sortua zinan
izar ororen izarra
zure parerik ez da agertzen
ene begien bistara
espos laguntzat nahi zintudan
erran nerautzun bezala
ordia zuri ez iduritzen
zuretzat aski nintzela
ni bainan lagun hobe batekin
jainkuak gerta zaitzala (bis)
Primaberan zoin dan eder
xoriak kantuz kanpoan
amodio bat bainerabilka
maitia zure ondoan
xarmengarria ez zaitut nahi
bortxatu amodioan
ni xangrin huntan hilikan ere
satisfa zaitez gogoa
bai maluruski aski bainauzu
nihaur bakarrik munduan (bis)
Marinelak ere joaiten dira
itsasoetan untziko
zuretzat dudan amodioa
ez det sekulan utziko,
xarmengarria nahiz ez girade
elkarrekilan biziko
behin bihotzean sartu zait eta
nekez da ateratuko
ene gogoan sartua zira
eternitate guziko (bis)
- Jean Baptiste Diharce, Pudes , 1824
Lekukoa(k): Juan Indaburu
Artxibo-funtsa(k): Funts pribatu desberdinak
Bilduma: Jaione Cordoba Indaburu funtsa
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu
Data: 1984-01-01
Iraupena: 0:03:06
Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_14
EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_14
Gaia(k): Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Jaione Cordoba Indaburu
