Mila pasata bederatziehun
Mila pasata bederatziehun
hogeita bigarren urtian
bertsu berriak jartzera noa
euskara eder batian
geren izena galdu baino lehen
bada akorda gaitian
zergatik gerran jarri gaituzte
ondo ginanak bakian Mesprezio
hori ez zaigu ahaztuko
bizi geraden artian (bis)
Maiatzaren bederatzia
gogoan dedan eguna
gu moruekin azkenerako
atake egin ginuena.
Nihork ikusi gabe atarikan
sartu zitzaizkun barrena
hil eta eritu lurrez estali
zeinek izango ez du pena
sustotik ere makina batek
galdu dute osasuna (bis)
Ordu bietan jeiki ginaden
etzagon kafe berorik
egun guzian atakian ta
xardin plata bat bakarrik
gero atakia bukatu eta
ez zagon alimenturik
geuren anaiak hilik zaudenak
behor mandoan harturik
horrela askotan gertatu gira
ez lehenengoan bakarrik (bis)
Lekukoa(k): Juan Indaburu
Artxibo-funtsa(k): Jaione Cordoba Indaburu funtsa
Bilduma: Juan Indaburu (1922-2006) - Grabaketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu
Data: 1984-01-01
Iraupena: 0:02:16
Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_5
EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_5
Gaia(k): Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Jaione Cordoba Indaburu
