Neure maite pollita / Zazpi uso badoazi

Lekukoa(k): Juan Indaburu

Neure maite pollita buruan zer duzu
gau eta eguna bezain saindakor zira zu
niori promesa emanik zuk baldin baduzu
aintzin gibeletara guardia emazu.

Maitia ez dautazu lagun bat in nahi
gau baten ni zuregana ekarrerazirik
ene pena doloreak erraitea zuri
horixe aski bainuke nik kontsolagarri.

Maitea nik banuke borondatea franko
gau batez zu nereganat ekarrerazteko
baina sufreri beldur naiz etxekoendako
maluros bainindake gero sekulako.

Maitea enuke nahi bazinun malurik
gau baten ni zureganat ekarrirazirik
munduan ez daiteke halako iñararik
gau baten ni bezin arin sar litakeenik.

Horren fido bazira arinki sartzeko
zato lehio onddora gauerdi aireko
ordukoz aita eta ama dira lokartuko
horietan bederen zaitut gidatuko.

Maitia kattalin zira ni ere Xe Martin
bortaino ereki nautazu barnera sar nadin
barnera sartuz geroz badakit zer egin
maitia nahi nik ez dut zurekin lo egin

Zeren nere baitatik ederki mintzatzen
ez nauk ez hik uste bezain errexa tronpatzen
Egia mintzatzea beroiat erraiten
jin naizen bide beretik gibelak joan nadien.

Zazpi uso badoazi hamalau hegalez
beren arrantzioak atseman beharrez
kanpoan hiltzera noa maitea zure minez
bortaino ereki dautazu Jainkoaren amorez.


Lekukoa(k): Juan Indaburu

Artxibo-funtsa(k): Funts pribatu desberdinak

Bilduma: Jaione Cordoba Indaburu funtsa

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu

Data: 1984-01-01

Iraupena: 0:03:27

Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_21

EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_21

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Jaione Cordoba Indaburu

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.