Libertatearen amodioa
Eskualdun garbi batek ote dauka deusik
libertatea bezain gauza aberatsik
ez da ezer harentzat ez duk deus hain baliosik
zorion hortaz baizik ez baitu ametsik
hori gabe ez luke bizitze hurusik
Munduko gaztelurik dan ederrenean
lausengu, jan-edan on guzien erdian
eskualduna ez laike hor bertzeen menean
nahiago dugu aise librotasunean
mendian berak egin etxola batean
Libertate ederra gauza baliosa
Jaungoikoa zerbitzatuz kristino gisa
igandea begira ahal bezain ontsa
gero biba pilota, pleka eta musa
hori da euskaldunentzat bizitze hurusa
Orai bi mila urte ainitz erromano
gerlan etorri ziran Eskual Herriraino
Kantabre azkar haiek zioten oraino
nahiago dugu aise hil sumetitu baino
hitz hori ezta galdu orain arteraino
- Pierre Dibarrart, Baigorriko xantrea.
Lekukoa(k): Juan Indaburu
Artxibo-funtsa(k): Jaione Cordoba Indaburu funtsa
Bilduma: Juan Indaburu (1922-2006) - Grabaketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu
Data: 1984-01-01
Iraupena: 0:02:21
Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_2
EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_2
Gaia(k): Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Jaione Cordoba Indaburu
