Neure maitea sinez nezazu / Xurian xuri

Lekukoa(k): Juan Indaburu

Neure maitea sinez nezazu
kanpoan gaizki naizela,
ezkuino batez tira nezazu
zure ganberain barnera
segeretuan nahi deratzut
kondatu ene maneran (bis)

Zuri eskuiaren emaiteko
kuraiarikan ez det nik
esposatzen ere dautazu
zure gogoan ez danik
Jaun zerukuak ez det ere eman
memento baten pausarik
orain joaten bizirik.

Xurian xuri gorrian gorri
xarmengarria zirade
egin banadi eder
hiru erresumen jabe
horiek guziak deus ez litezke
maite bihotza zu gabe (bis).

- Donazaharren bildua.

Lekukoa(k): Juan Indaburu

Artxibo-funtsa(k): Jaione Cordoba Indaburu funtsa

Bilduma: Juan Indaburu (1922-2006) - Grabaketak

Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu

Data: 1984-01-01

Iraupena: 0:01:44

Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_22

EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_22

Gaia(k): Kantua eta musika

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Jaione Cordoba Indaburu

Beste pasarte gomendatuak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.