Zazpi zortzi bertsu berri
Zazpi zortzi bertsu berri
nahi nituzke ezarri
gauzak diren bezala
deklaratuz orori
pena xangrin haundietan
orain sartzera noa ni.
Aitak dio semeari
utzak utzak neska hori
etxian zertarako duk hori
zeren baita beti eri
kita kita neska hori
gostaikere zernahi.
Semiak errepostua
oi bainan ezti eztia
baldin bada eria
ez duk bere nahia
nik horren gainian begiak
inposible zait uztia.
Aita jarri zait orduan
bainan furia haundian
hori behar baduk etxean
biziko haiz ene partian
nik egingo diat neuria
jainkuak plazer danean.
Lekukoa(k): Juan Indaburu
Artxibo-funtsa(k): Funts pribatu desberdinak
Bilduma: Jaione Cordoba Indaburu funtsa
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu
Data: 1984-01-01
Iraupena: 0:01:20
Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_25
EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_25
Gaia(k): Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Jaione Cordoba Indaburu
