Zinemara jauzia

Lekukoa(k): Manex Fuchs

"Antzerkitik landa, ez dakit luzapen bat den baina berriz ere uste dut segida aski landua dela gure ibilbidean. Orain lehen tresnak sortu ditugula zinema egiteko, gure aktibitatearen arlo garrantzitsu bat izanen da, berriz ere aukera ikaragarria ematen digulako zinemak. Tresnak sortzea funtsezkoa da, zure lanaren tresna zurea izatea are garrantzitsuagoa. Herri honen militantismoaren esperientziaren ondorio zerbait izanen da agian, baina beharrezkoa genuen gure tresna sortzea, Gastibeltza Filmak alegia.

Bost gira: Katti Pochelu, Zinegin festibalean ari dena eta orain gure egitura berriaren langile dena baita; Josu Martinez hor dugu ere, dokumental andanaren egilea eta labur zein luze metraiak egiteko gogoa eta ausardia duena, Eñaut Castagnet gure lehengusu zinegilea ere gurekin dago. Eta azkenik Ximun anaiak eta nik osatzen dugu boskotea.

Gastibeltza izena jada aski adierazgarria da. Marc Legasseri hartu diogu, zeinek Victor Hugoren olerki batetik hartu zion formula, jakinez Georges Brassens kantariak ere "Les carabines de Gastibeltza" delako kantua eman zuela. Kontatzen du euskaldunen ibilbide luze bat, Karlistekin hasi eta 70 hamarkadaraino luzatzen dena. Kontakizun epiko, umoretsu, gordina, eta aldi berean mundu osoa zeharkatzen duena Euskal Herrira itzultzeko, beti ere ezagutua ez den herri horren oso erakusle. Guretzat izen ezin hobea da egitura berri horrekin egin nahi duguna islatzeko."


Lekukoa(k): Manex Fuchs

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-06-16

Iraupena: 0:07:53

Erreferentzia: EKL-6-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-6-8

Gaia(k): Zinema, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.