-
|
- Euskara
Dohaina eta lana - Odolaren mintzoa
1976ko azaroaren 7an egin zen Odolaren mintzoa, Fernando Aire "Xalbador"-ren liburuaren aurkezpena Urepelen, antolatu zen omenaldi-egun baten barnean.
Arrats hartan berean zendu zen Xalbador.
Aste bat berantago, Maite Barnetche eta Janbattitt Dirassar kazetariek Odolaren mintzoa liburuan agertu Dohaina eta lana bertsoak entzunarazi zituzten irrati-emankizun batean (Xalbaborrek berak kantatuak).
Jainkoak emaiten du zonbaiti dohaina,
nola guhauri ere baitauku emana.
Nork daki hazi hori non dagon eraina?
Miatu behar laike ahal bezain barna,
lur hoberenak ere baitu bere lana.
- Odolaren mintzoa liburua (PDF)
Lekukoa(k): Fernando Aire"Xalbador"
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Urdin Euskal Herri irratiko euskal artxiboak (1969-1990)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche , Jean-Baptiste (Janbattitt) Dirassar
Data: 1976-11-07
Iraupena: 0:02:21
Erreferentzia: FBPB-167-3
INA erakundeko artxibo-kodea: FBPB-167-3
Gaia(k): Bertsularitza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).
Beste pasarte gomendatuak