Uhaina, arrantzaleen emazteen elkartea
Portu guzietan, arrantzaleen emazteek griña bera zuten: nola itsas mundua humanoagoa bilakatu? Mikel Epalza hasi zen alarguntsekin gogoetatzen. 1988an, Arroxelan bildu ziren (Noirmoutier, Vigo, Sables d'Olonne, Pasaia, Donibaneko Lohizuneko emazteak) Itsas Misioa elkartea guzien arteko lokarri zutela. Konturatu ziren familia berekoa zirela.
Sare bat muntatu zuten. Europako erakundetara joan ziren (Bruselara, Estrasturgora), haien senarrak sozial mailan babestuak izan zitezen aldarrikatzeko. Europak erantzun zien ez zela gizarte gaietaz arduratzen, baizik eta hori herrialde bakoitzaren eginbeharra zela. Hala ere, segurantza mailan hobekuntzak lortu zituzten.
Haien aldarrikapena hau zen : arrantzalea ez zela bakarrik morroi bat, baina ere aita bat, senar bat, honi zor zaion duintasun eta errespetu guztiarekin.
Lekukoa(k): Mikel Epalza
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal itsas ondarea
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2010-11-25
Iraupena: 0:07:45
Erreferentzia: 101-20
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 18AV918
Gaia(k): Eliza-zerbitzariak, Politika, Arrantzalearen emaztea
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz). Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri izanen da ere egun batez.