-
|
- Euskara
Mikel Epalza
1946
Afiliazio herria:
Urruña
Mikel Epalza-ren aita-amak haien familiekin Iparraldera etorri ziren 1936ko gerla zibila dela medio eta 1943an Haltsun ezkondu. Mikel, 1946ko otsailaren 14an sortua da, zortzi haurridetarik bigarrena. Ama ofizioz erizaina zen eta aita abokatua eta ingeniaria. Honek lantegi bat (Azkar) muntatu zuen Bidarten, 1968 arte atxiki zuena (ondotik aita-amak Bilbora itzuli ziren bizitzera).
Familia Donibane Lohizunen plantatu zen, Mikelek 4-5 urte zeuzkala. 1950tik 1967ra, ikasketak egin ditu Sainte-Marie eskolan, Uztaritzeko seminario ttipian, Baionako Villa Pia lizeoan eta Akizeko seminarioan.
Kooperazioa, soldadogoaren orde, Guadalupan egin ondoan (1967-1970), apezgai preparakuntza bukatu eta, 1973an Ziburun ordenatua izan zen. Apeztu bezain laster, itsasora mariñelekin joan zen baina Vincent jaun apezpikuak galdeginik, hiru hilabeteren buruan, mundu hori utzi behar izan zuen Biarritzeko San Martin parropiara bikari joaiteko. Han egon da hamahiru urtez.
1985ean, apezpiku berak mariñelen gana itzultzea eskatzen dio, diosesako Itsas Misoaren arduraduna izendatuz. Geroztik, hainbat urte daramatza Mikelek mariñelen bizia partikatzen, lehen 9 urtetan itsasoan haiekin ibiliz, ondotik anitz elkarte bultzatu eta lagundurik (gazteekin "Itsas Gazteria", emazteekin "Uhaina", Europa mailako mariñel koordinakundea, mariñelen Baionako aterpetxea "Escale Adour", etabar).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 101 | 101 - Mikel Epalza | 2010 | 2:07:50 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Mikel Epalza: aurkezpena | 0:03:10 | |
| 2 | Apezgai baten gizarteratzea (1971-1973) Ziburu eta Donibane-Lohizunen | 0:05:08 | |
| 3 | Hiru hilabete 1973an | 0:01:23 | |
| 4 | Besteak beste, Eskual Herria ontzian | 0:01:27 | |
| 5 | Itsasoan bizitako esperientziaren ekarpena | 0:02:29 | |
| 6 | "Altxa Mutillak" eta "Txo" aldizkarien sortzeak 1991n | 0:01:07 | |
| 7 | Itsas kutsadurari kontrako kanpaina 1996an | 0:03:55 | |
| 8 | Itsas Gazteria elkartearen bilgunea | 0:00:47 | |
| 9 | Uhaina, arrantzaleen emazteen elkartea | 0:07:45 | |
| 10 | Itsas Misioaren erreibindikazioak Europa mailan | 0:06:36 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Mariñel esperientzia | 0:05:15 |