Mekanikari FAPA lantegian (1970-1975)
Bideo honek azpitituluak baditu: horien aktibatzeko klikatu cc botoian eta aukeratu hizkuntza.
Jean Péry-ren emaztea aspertu zen senarra beti urrun izanaz (5 urte iragana zituen Urdazuri ontzi izoztailean, Marokan). Ondorioz, Jean lehorrean hasi zen lanean, lehenik sei hilabetez etxegintzan Baionan, eta gero FAPA uzinan (Senpereko bide zaharrean), beti mekanikari bezala. Fabrika horretan, kontserbategietako arrain hondarkinekin arrain iriña egiten zen, abereen (behi, xerri, etab.) elikagaitzat baliatzen zena %3 proportzioan.
Bost urte hor egon ondoan, beste bost urte pasatu zituen Senegalen, Sangomar puntan, SOPESIN lantegian, beti FAPAren kontu.
Lekukoa(k): Jean Péry
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal itsas ondarea
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2010-09-09
Iraupena: 0:02:27
Erreferentzia: 93-27
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 18 AV 801
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz). Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri izanen da ere egun batez.