Jean Péry, 1933ko azaroaren 25ean sortua, Ziburun handitu da eta eskola publikoan ibili da. 1947an, 14 urtetan, zertifikata ukan ondoan, mekanikari aprendizgoa egin du lau urtez (1948-1952). Berrogeita bi urtez, arrantzan eta Itsas Armada munduan lan egin du. Itsasoan, 25 urtez mekanikari eta hozkailu-teknikaria egon da (horietan 13 urtez "Noizbait" eta "Massilia" ontzietan bai eta "Urdazuri" ontzi-izoztailean 1965tik 1970ra). Bestalde, 17 urte eta erdi lehorrean pasatu ditu, FAPA uzinan (1970-1980) ardura garrantzitsuak ukanez, bereziki Senegalera deslokalizatua izan zelarik 1979an, SOPESIN lantegian. Senegalen ibili zen ere 1982tik 1986ra "Lagunartean" kooperatibaren mekanika tailer buru bezala. 1956an ezkondua, bi seme ditu.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 93 | 93 - Jean Péry | 2010-09-09 | 1:18:31 | Urruña | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Jean Péry: aurkezpena | 0:02:41 | |
2 | Aita lehen lerroko gudaria 1939-1945eko gerlan | 0:02:04 | |
3 | Sardina arrantza Marokon "Urdazuri" ontzi izoztailean | 0:02:40 | |
4 | Sardina arrantza "Untzin" ontzian | 0:01:01 | |
5 | Donibaneko portuko ontzi-izozgailuak | 0:02:03 | |
6 | Mekanikari FAPA lantegian (1970-1975) | 0:02:27 | |
7 | SOPESIN lantegian Senegalen: kalitate handiko arrain-irina | 0:01:37 | |
8 | SOPESIN lantegian Senegalen: sortzaileak | 0:03:03 | |
9 | SOPESIN lantegian Senegalen: Jean Péryren erantzukizun bereziak | 0:01:57 | |
10 | SOPESIN lantegian Senegalen: itzultzea | 0:01:48 | |
11 | "Lagunartean" kooperatibako tailerraren buru | 0:02:56 | |
12 | Dakarreko "Lagunartean" kooperatiba (1982-1986) | 0:00:45 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | SOPESIN lantegian Senegalen | 0:08:13 |
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.