Euskararen tokia euskal abesbatzetan

Guretzat biziki garrantzitsua da korua euskalduna izatea. Tximi-Txaman adibidez, errepertorioko %80a euskal kantuak dira. Baina kanta batzuk beste hizkuntzatan ematea inportantea da ere. Izan ere, batzuk euskarari alergia diote tamalez. Euskara ez dakitenez, sinisten dute euskaraz ezin dutela kantatu, sobera zaila dela. Baina hori ez da egia. Euskara ikasteko zaila izan daiteke, baina irakur erraza da. Horren seinale da haur asko ditugula euskara ez dakitenak eta euskaraz ederki kantatzen dutenak. Sentsibilizazio bat egiten dugu ere zentzu horretan. Haurrak euskal kulturari hurbilarazten ditugu zentzu batean. Gero, kanta batzuk beste hizkuntza ezberdinetan eskaintzen ditugu ere. Afrikar kantuak edo frantsesez zein espainolez kantatzen dugu tarteka. Ez dugulako zerbait hertsia edo klasikoegia eskaini nahi. Denetarik maite dugu. Baina bai, euskararen eta abesbatzaren arteko lotura handia da. Edozein eskoletako edozein gazte euskal kulturara eramaten dugu eta agian etxean edo kanpoan ez zuen halako aukerarik ukanen.


Lekukoa(k): Elena Clerc-Charriez

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-09-27

Iraupena: 0:02:02

Erreferentzia: EKL-30-EKL 30-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 30-4

Gaia(k): Euskara, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.