Lumi: Parise eta Japoniarainoko oihartzuna

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"2012an hasi ginen eta pittaka garatu zen taldea. Hastapenean, nik nire kantuak nituen eginak eta Manuk bere soinuak sartu zituen kantu horietan. Gero denbora anitz behar izan genuen musikalki elkar ezagutzeko; nire boza eta konposizioak, bere soinuaren eta musika elektronikoaren mundu horretara hurbiltzea luzea izan zen. Gero hasi ginen elkarrekin kantuak sortzen, horrek aldaketa ekarri zuen. Orain diskoan doinu gehienak elkarrekin sortuak dira eta iruditzen zaigu gure kolorea atzeman dugula. Lumirekin, Japoniara joateko aukera eman zigun Etxepare Institutuak, euskara munduan zehar zabaltzeko diru laguntza bati esker. Sobera sinetsi gabe, bertan bizitzen egon zen eta musika munduan murgiltzen zen ezagun baten laguntzarekin, saiatu ginen data batzuk atzematen eta azkenean, uste baino hobekiago atera zen eta zinez esperientzia zoragarria izan zen. Gero Euskal Herrian badira beste talde batzuk musika elektronikoan ari direnak, ez arras gure estilokoak baina badira."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:01:39

Erreferentzia: EKL-20-6

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-6

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.