Ondare immaterialaren garrantzia

Zaila da esplikatzea, zeren uste dut euskaldunok gure baitan zerbait dugula, tradizioa gureganatzeko eta besteei helarazteko... Zaila da hitzak jartzea, baina ondare immaterialaren garrantzia begi bistakoa da. Adibidez harritzen nau ikusteak eskolan kantu bat nirekin ikasi duen haur batek, urte batzuen buruan gurutzatzen dudanean, kantua berriz eskainiko didala. Zoragarria da ikustea gazteen bidea markatzen dugula nolazbait. Denok badugu haurtzaroko oroitzapen bat, kantari, dantzari batekin, eta ahantzi ez duguna...

Ikasleen artean agian batzuk beti gogoratuko dira nirekin ikasitako kantu batez, eta besteei edo haurrei kantatuko diete momentu goxoa pasa zutelako. Arlo ezberdinetan pasa daitezke horrelako emozioak, baina egia da musika arloan, ahozko tradizioan, biziki inportantea dela. Egin dudan formakuntzan ikasi dut kantuak ahoz transmititzen bakarrik, deus idatzi gabe, bakarrik esaldiak kantuz errepikatzen, idatziz edo gogoz ikasi gabe. Uste dut errazago atxikitzen ditugula gainera. Guk ikasitako herriko kantu askorentzat hori gertatu zaigu. Ez ditugu idatzita ikasi baizik eta askotan entzunez. Ahozko transmisio hori hedatua da hemen.


Lekukoa(k): Elena Clerc-Charriez

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-09-27

Iraupena: 0:02:58

Erreferentzia: EKL-30-EKL 30-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 30-5

Gaia(k): Kultura, Kantua eta musika, Ondarea


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.