Gerla deklarazionea eta alemanekilako harremanak

Lekukoa(k): Joana Davant
1939an Joanak 7 urte zituen. Oroitzen da herrian ospatu azken bestetaz 1938an : besta alaiak. Ondoko urtean, gerla deklaratu zenean, Joanaren anai baten bataio eguna zen : herriko eta inguruetako ezkilak entzun ziren, bere osaba gerlara partitu zen. Urtero, herriko gazteak gerlara zoazin, herria hustuz. Alemanek Amenduzeko etxe guziak bisitatu zituzten eta batzu rekisizionatu. Eskola herriko etxean emana zen. Gerla garaia alemanen erritmoan iragan zen, Petain marexalaren irudia etxe guzietan zagoelarik. Mesfidantza eta lotsa nagusi zen herritarren eta alemanen artean, nahiz ez zen gertakari larririk izan .

Lekukoa(k): Joana Davant

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Amikuzeko ahozko memoria

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2008-12-16

Iraupena: 0:12:02

Erreferentzia: 29-12

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 12AV291

Gaia(k): II. Mundu Gerra (1939-1945)


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.