MRJC batasunean militante

Lekukoa(k): Joana Davant
Bidart apeza xahartu zelarik, Chipy apeza etorri zen Amenduzera. Harek zuen herriko gazteriari MRJC mogimenduan parte hartzea proposatu. Garai hartan, Pariseko kongresu handia iragan zen : gazteak probintziaka paristarren etxeetan aterbetuak ziren. Euskal Herrian, Miren Morbieux eta Baiona Santandreseko erretor batek zuten laborari munduko gazteen batasun hau bultzatu, Idieder omonierrari esker garatu dena. Unibertsitate bat bezala funtzionatzen zuen : kurtsoak, gogoetaldiak, ateraldiak... Herri guzietan ordezkariak baziren.

Lekukoa(k): Joana Davant

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Amikuzeko ahozko memoria

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2008-12-16

Iraupena: 0:06:23

Erreferentzia: 29-17

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 12AV292

Gaia(k): Eliza-mugimenduak, Baserria


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.