Bere formakuntza

Lekukoa(k): Marko Armspach

"Ez dut formakuntzarik eduki. Nirekin motibazio izeneko soka luzea nuen... Lizeoan, arte eta literatura sailean hasi nintzen baina ez nuen bukatu, ez nuen brebeta eduki ez eta baxoa. Noizbait erran zidaten Pauen bazela eskola berezi bat guztiz egokia niretzat, "Arte ederrak" eskola. Baina hori ere ez nuen bukatu izan ere Parisen onartu ninduten marrazki bizidunetan lan egiteko eta Les GOBELINS eskolan parte hartzeko. Azken horretan ez nuen segitu ez baitzen ongi pasatu hango nagusiarekin. Aldiz, hor erakutsi nuen motibazioari esker, nirekin zegoen mutil batek gonbidatu ninduen bere lan estudiora. Hamar egunen buruan, Pariseko estudio bateko azken solairuan nengoen nire lehen marrak ikasten egiazko marrazkilari mahai baten gainean; eginez ikasi dut beti eta horrela funtzionatzen segitzen dut, lankideekin beti."


Lekukoa(k): Marko Armspach

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-23

Iraupena: 0:01:40

Erreferentzia: EKL-15-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-3

Gaia(k): Marrazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.